EH Bilduk kritikatu du EAJk eta PSE-EEk osatutako udal gobernua Lamuza parkeko obren “planifikazio eza” dela eta. Obrak hasi eta aurreko egunetan parkean ekintzak egiten zituzten hainbat talde “abisatu barik” bota dituztela salatu du oposizioko taldeak.
Gainera, EH Bilduk nabarmendu du udalak ez diela talde horiei alternatibarik eman “jarduna normalitatez jarraitzeko”.
Taldeko zinegotzi batek, Nagore Gomarak, honakoa salatu du: "hilabeteak igaro direla obra egingo zela jakinarazi zenetik eta erabiltzaileekin “obren inguruan hitz egiteko” behar adina denbora egon dela.
Era berean, zinegotziak udal gobernuari leporatu dio arduratuago egotea “liburutegiaren leku aldatzeaz eta beste hainbat propagandaz benetako irtenbideak eta konponbideak bilatzeaz baino”.
Ludotekaren ixtea “inolako konponbiderik gabe” gauzatu izana eta gaztetxearen balizko itxiera era leporatu dio talde abertzaleak gobernuari.