Durangoko Azokan egon zen atzo Yogurinha Borova eta laguntzaile bikaina izan zuen bere egitasmo berriak aurkezteko, Porrotx, alegia. Pailazoaren laguntzarekin, Borovak azaldu duen bere bideoklip berria "Sentipenak askatu" Pirritx, Porrotx eta Marimototsen zenbait ikuskizunetan egongo dela. Izan ere, laudioarrak abestuko du kanta hori Gasteizen, Bilbon, Iruñean eta Donostian.
Mari, Meri eta Lari. #marimerietalari #DurangokoAzoka #da #durango #eidabe pic.twitter.com/8YQGXw08Dc
— eidabe (@eidabe) December 7, 2019
Aiaraldearraren abestiak azaltzen du umeen artean ere maitasun sentimenduak oso anitzak direla eta pailazoek mezu hori txertatu nahi izan dute euren emanaldi nagusietan.
Antzezlana
2020an proiektu gehiago izango ditu Yogurinha Borovak. Izan ere, antzerkian murgilduko da artista buru-belarri "Meri, Mari eta Lari" lanarekin. Abestiz eta ipuinez osatutako ikuskizuna izango da, eta Maria Urcelay eta Galder Perezekin sortu du aniztasuna jorratzeko.
Lehenengo emanaldia Bilboko Azkuna Zentroan izango da urtarrilaren 4an 19:30ean: