Afrikako Gerran parte hartu zuen militar laudioarrak. Gero Guardia Zibilean sartu zen eta 1934ko Iraultzari aurre egin zion Ezkerraldean. Hori bai, II. Errepublikaren aurkako estatu kolpea gertatu zenean, frankisten kontra aritu zen hainbat frontetan eta, kristau sutsua izan arren, unitate anarkistak eta komunistak izan zituen bere agindura.