Horrez gain, konpromiso politiko argia erakutsi du apaiz gisa jardun duen urte guztietan. "Nik beti pentsatu dut gizarte honetan apaiz kristaua izateak konpromiso bat dakarrela justiziarekiko eta askatasunarekiko, gure herriaren, Euskal Herriaren, barruan", adierazi zuen Aiaraldea hedabideak urrian egin zion elkarrizketan. Beste omenaldi bat jaso zuen orduan Molinuevok, San Pedro elizan.