CD Laudioko zuzendaritzak oharra zabaldu du azaltzeko atzo ez ohiko bileran erabaki zuela Miguel Angel Yuste lehen taldeko entrenatzaileari ardura hori kentzea.
Erregional preferente maila aritzen den taldea Kali Garridoren esku geratuko da, momentuz.

Dena den, CD Laudiok argitu du Miguel Angel Yustek ez duela bere harremana etengo klubarekin eta bestelako lanak egingo dituela, orain arte bezala. Zentzu berean, zuzendaritzak eginiko ekarpena eskertu dio Yusteri.