Laudioko Herri Krosa XIII. ediziora helduko da 2020ko urtarrilaren 12an eta horretarako izen ematea ireki dute jadanik hemen. Parte hartzaileek urtarrilaren 10era arte izango dute aukera inskripzioa egiteko 7 euroren truke. Egunean bertan, ordea, 15 eurokoa izango da prezioa.
350 lasterkari besterik ez dituzte onartuko eta abenduaren 26an Laudio Atletismo Klubak jakinarazi zuen 200 plaza geratzen direla.
Krosak 8 kilometroko ibilbidea izango du eta 11:00etan abiatuko da Aldai plazatik, Herriko enparantzan amaitzeko. Ordubete eta 15 minutuko muga izango dute kirolariek helburua betetzeko. Dutxak kiroldegian egongo dira eta 12:00etan hasiko dira umeen probak.
Zehazki, 6 urte bitarteko gazteek 300 metroko lasterketa egingo dute, 7 eta 10 urte bitartekoek 750 metrokoa eta 11 eta 15 urte bitartekoek 1.500 metrokoa.