Iñaki Zorrilla izango da CD Laudioren entrenatzaile berria, gutxienez, ekainaren 30era arte, klubak azaldu duen moduan.
Zorrillak oso ondo ezagutzen du CD Laudio. Izan ere, denboraldi honetan preferente kategoriako taldea zuzendu du eta 1986-1989 eta 1995-1997 urteetan lehen taldeko entrenatzailea izan zen ere.
Horrez gain, 2006-2007 denboraldian ere esku hartu zuen CD Laudio 3. mailan zegoenean. Klubaren kirol koordinatzailea izan da baita ere.
Zorrillak CD Laudio B taldean utzitako hutsunea Jose Castrillok beteko du.