Espainiako Zinema Akademiako sarien galan egongo da Saydi Lubanzadio laudioarra, baina ez Lola Indigo taldearekin.
Saydi Lubanzadio dantzari laudioarrak Goya Sarien galan parte hartuko du larunbatean. Artistak azaldu du ez dela oholtzara igoko Lola Indigo proiektuko kideekin batera. "Castinga egin nuen galan dantzatzeko" azaldu du Lubanzadiok.
Horretarako aste honetan Malagan entseguak egiten ari da. Izan ere, Andaluziako hiri horretan banatuko dituzte Espainiako Zinema Akademiako sariak larunbatean. 22:00etan emisioa hasiko da TVE1 telebistan.
Iaz bezala, ekitaldiaren aurkezleak Silvia Abril eta Andreu Buenafuente umoregileak izango dira. Antolatzaileek iragarri dutenez, Antonio Banderas, Jaime Cullum, Ana Mena eta Rayden artistek musika ikuskizunak egingo dituzte.
Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.
Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.
Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.
Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.
Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.