Lapurreta saiakera jazo da gaur gauean Hiru Gurutzeta kaleko etxebizitza batean. Ertzaintzak jakinarazi duenez, bizilagun batek bi lapur ikusi zituen etxebizitzako balkoian. Lapurrek labana atera zioten auzokideari, baina honek aurre egin zien eta ihes egin zuten.