Laudioko 40 urteko gizon bat hil da gaur Galdakaoko GHI Hornos Industriales enpresan, lan istripu baten ondorioz. Laudioko Udalak jakinarazi duenez, Ertzaintzak 15:22an jaso du istripuaren abisua. Pieza bat erori zaio gainera beharginari. Osalanek hartu du gertatutakoa ikertzeko ardura.
Langile laudioarraren hileta asteazkenean izango da 18:00etan Ugarte auzuneko elizan.
Hamar heriotza aurten
Laudiokoarekin hamar izan dira 2020an (hilabete bakar batean) Euskal Herrian zendu diren beharginak.
21 hildako 2007tik hona
Geroz eta gehiago luzatzen ari den zerrenda da lan heriotzena. 2007tik hona 21 langile zendu dira eskualdean lan-istripuen ondorioz, gaur zendutakoa kontatuta. Iazko udan, adibidez, bi behargin zendu ziren Tubacexen.
Bertatutakoa salatzeko mobilizazioa deitu dute biharko Laudioko Herriko plazan, 19:00etan:
Kolpeek ez dute etenik Aiaraldean; prekarietateak Laudioko auzokide baten bizia lapurtu du berriz
— Ernai Aiaraldea (@ErnaiAiaraldea) February 3, 2020
????Otsailak 4, asteartea, 19:00etan Laudioko Herriko Plazan MOBILIZAZIOA
KAPITALISMOA SUNTSITU!#PrekarietateaHiltzailea pic.twitter.com/rB7hCiVdsW