Laudioko Udalean ordezkaritza duten alderdiek -EAJk, EH Bilduk, Omniak eta PSE-EEk- adierazpena plazaratu dute udalerriko auzokidearen lan heriotza salatzeko. Izan ere, ezbeharra izanda zendu zen atzo, Galdakaoko GHI Hornos Industriales enpresan.
Hori dela eta, udalak parte hartuko du istripua salatzeko antolatuko diren ekimenetan, baita familia eta adiskideei elkartasuna adierazteko ekintzetan ere. Bide batez, erakundeko ordezkari politikoek herritarrak animatu dituzte mobilizazioetan parte hartzeko.
Udalak gogoratu du azken hilabeteotan 3 behargin hil direla lan istripuetan, eta lanetik bizirik itzultzeko eskubidea aldarrikatu dute. Halaber, istripuan hildako langilearen senide eta lagunei doluminak helarazi die.