40 urteko laudioar bat hil zen atzo Galdakaon, lan istripuan. Urtea hasi zenetik 11 euskal herritar zendu dira lanean.
Elkarretaratzearen bidez elkartasuna eta babesa adierazi nahi izan diete herritarrek lan heriotza jasan duen gaztearen senide eta lagunei. Galdakaoko GHI Hornos Industriales enpresan jazo zen ezbeharra. atzo. Mobilizazioaren amaieran, Santurtziko ontziolan gaur arratsaldean jaoztako lan heriotza izan dute gogoan, "Euskal Herrian hildako 11. langilea". Hala, prekarietatea gelditzeko modu bakarra kalean mobilizatzea dela azpimarratu dute.
Eragile ugarik egin dute bat ekimenarekin. Laudioko udaleko talde politiko guztiek adierazpen bateratua plazaratu dute, esaterako, gaur goizean.
????️ BIDEOA | Ehunka lagun bildu dira Laudioko Herriko plazan atzoko lan heriotza salatzeko.
— Aiaraldea.eus (@aiaraldea) February 4, 2020
???????????????? pic.twitter.com/9jJ7JjBmJj