1. Marc Anthony: 3.0
Nire ustetan, saltsako erregea. Edozein disko ezinbestekoa da niretzat, hau azkenetarikoa da.
2. Calle 13: Entren los que quieran
Berriz ere, ezinbestekoa den taldea nire zerrendan. Hainbat erritmoetako abesti anitz dituzte eta letrak oso gustuko ditut. Latinoamérica abestia oso berezia da niretzat, sentimendu asko pizten dizkit.
3. Chico Trujillo: Chico de oro
Txilen sei hilabetez nengoela, hango 'cumbia' talde ezberdinak ezagutu nituen, haietako bat eta nire gustukoenetarikoa honako hau da.
4. Bad Bunny and J. Balvin: Oasis
Osorik entzun dudan reggeaton album gutxienetarikoa. Oso aberatsa da erritmo eta melodietan, beraz, dantzatzeko edota koreografiak egiteko bikaina.
5. Chavela Vargas: Los 30 grandes de Chavela Vargas
"Ranchera" generoa oso gustuko dut ere, Mexikoko musikako generoak egia esan, eta abeslarien artean Chavela Vargas edo Vicente Fernández ezinbestekoak dira. Abesti tradizionalak dira, normalean hainbat abeslarik bertsioak egiten dituzte.