Koronabirusa dela eta jende anda bildu da supermerkatuetan. Andere Mendibil Erraztik saltokietako batean egiten du lan: "Supermerkatuetako azken egunetako jendearen jarrera ez da normala". Ohikoan 5 elikagai palletekin hornitzen dute denda, "eta azken egunetan 18 ekarri behar izan dituzte". Gehiegizko erosketak egiten ari da jendea: "Batzuek hilabeterako jana daramate, eta beste batzuk gosaltzeko gozo bila datoz ume eta guzti".Arduraz jokatzeko ordua da, haren iritziz: "Antolatu egin behar gara, zerbitzuak gutxienekoak izan daitezen". Hargatik, aste osorako erosketak egitea gomendatu du dendariak, eta bizikidetza unitateko lagun bakarra joatea saltokira: "Gu berdin egon behar gara lanean, baina kutsatuz gero, nork egingo du lan?".
Supermerkatuetan neurriak
Jende ilarak direla-eta, aforoa mugatu dute, "25 lagun soilik egoteko espazio berean". Arduraz jokatzeko garaia da, bere iritziz: "Fruta eta abarrak eskularruekin hartzea ere ahazten zaio jendeari. Eta, edadetu asko etortzen dira, kutsadura fokua dela supermerkatu oro ohartu gabe, dirua eskutik eskura mugitzearekin bakarrik arrisku handia hartzen dugu". Hargatik, txartelekin ordaintzeko gomendioa luzatu die herritarrei, finean, arduraz jokatzekoa.