Sare sozialetan txakurrak partekeetatik ez paseatzeko mezua hedatu da Laudion. Zurrumurruaren arabera, koronabiruserako pozoi oso indartsuekin ari dira fumigatzen haurren parkeak. Ander Añibarro alkateak prentsa ohar bidez gezurtatu du gertaera. "Covid-19 gaixotasunaren hedapena gelditzeko nahitaez bete beharreko neurri ugari hartu dira. Lasaitasuna eta erantzukizun indibiduala eskatzen ditut egoera kolektiboa hobetzeko, alarma egoera honetatik lehenbailehen ateratzeko".
Hala, egoeraren larritasunaz jabetzeko eskatu die herritarrei, eta osasun eta segurtasun agintariek ezarritako gomendioak errespetatzeko: "Garrantzitsua da etxetik ez irtetea, eta udaltzaingoaren esanak uneoro jarraitzea".
Gezurtatutako mezuan txakur baten ondoez egoera aipatzen da, ustezko gai toxikoaren ondorioz:
LAGUN AGURGARRIA:
Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.
Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.
Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.
Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.
Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.
Faktoria izan, egin zaitez bazkide.
Aiaraldea Hedabideko lantaldea.
Izan bazkide