Edu Canterla: "Ez erosi Internet bidez asperdura kentzeko, beharrezkoak diren horniketa zerbitzuak egin nahi ditut"

Aitor Aspuru Saez 2020ko mar. 21a, 10:00

Edu Canterla atzo, bere lana egiten zuen bitartean. / Aiaraldea.eus

Edu Canterla laudioarrak mezua zabaldu zuen atzo herritarren artean modu zentzudunean erabil dezaten bidalketa zerbitzua.

Momentuz, inork ez dio txalorik eskaini Edu Canterlari, baina berak lanean jarraitzen du egunero, nahiz eta alarma egoera ezarri. Beste asko bezala, banatzailea da, eta egun hauetan etxez etxe dabil, enpresa erraldoi baten eskaerak bideratzen. Berez, atzo argazkia egitea ezin errazagoa izan zen, herrigunean baitabil bere lana egiten goiz osoan.

Izan ere, bere lan zama, antza, ez da jaitsi, guztiz kontrakoa, eta horregatik mezua zabaldu zuen atzo sare sozialetan jendeari jakinarazteko berebiziko beharrak asetzeko dagoela, eta ez norberaren asperraldia ekiditeko.

Horrela adierazi zuen: "Elkartasuna, mesedez, gutxitu harramanak ahal bezain beste. Nire familia ez dago itxialdian ni egunero 100 lagunekin tratua izateko, jostailuak eramaten zuen seme-alabak entretenitzeko. Lehen mailako beharrak asetzeko zerbitzuak eman nahi ditut, eta hauek ez dira".

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide