Laudioar bat hil zen koronabirusaren ondorioz; bart, antza. Senideek deialdia zabaldu dute sare sozialen bidez, gaur 20:00etan gizonezkoa omentzeko.
Horrela, familiak eskatu du sakelakoa edota kandela minutu batzutan zehar piztuta mantentzea ordu horretan, hildakoaren omenez.
Izan ere, senideek ez dute izango aukera azken agur publikoa egiteko eta babesa eskertuko dutela adierazi dute.