Lehenik eta behin, zein ekimenean ari zara parte hartzen?
Euskadiko koronabirusaren aurkako Maker Taldean parte hartzen ari naiz. Koronabirusaren aurkako borrokan laguntzeko gogoa duen jende multzoa gara eta 3D eta laser bidezko makinei ez ezik, 3D diseinuari eta inprimatzeari buruzko ezagutza ere badugu.
Osasun arloko langileen laguntzari esker, haiek balioztatzen dizkiguten diseinu guztiak fabrikatzen ditugu falta den material guztia berriz hornitzeko.
"Osasun langileek balioztatzen dizkiguten diseinuak inprimatzen ditugu euren babeserako"
Gainera, Reesistencia Teamen menpe gaude eta eurekin elkarlanean aritzen gara, baita MH Maker Helpekin haizagailua garatzeko, hau da, modu artifizialean arnasa hartzeko tresnaren lehen prototipoa, ospitaletan gabezia egongo balitz ekoiztu ditzaten nahi beste.
Zein da ekimen horren helburua?
Gure ideia nagusia da 3D inprimagailuak dituzten pertsonen sare bat eraikitzea da, garatzen ari den haizagailuaren prototipoa funtzionala eta bideragarria izan dadin, eskala handian erreproduzitu ahal izateko eta, horrela, aparatu hori behar duten ospitale guztiak hornitzeko gai izan gaitezen.
Aldi berean, osasun arloko langileentzako babeserako elementuak (EPI) ekoizten ari gara.
Oraingoz, zipriztinen aurkako biserak ari gara ekoizten, orain behar diren diseinuak baitira, eta esandako langileek balioztatuak izan direlako.
Noiz eta nola sortu zen eta nola koordinatzen duzue lana?
Martxoaren 13an sortu zen, "Maker" arima duten pertsona talde batek pentsatu zuenean orain arte bereganatutako jakintzek komunitatea lagun dezaketela orain bizitzen ari garen krisian.
Lan guztia Telegram aplikazioaren bidez koordinatzen dugu eta aurrerapen eta berri guztiak sareetara igotzen ditugu.
Taldeetan banatuta gaude, bakoitzak ekar ditzakeen interesen edo ezagutzaren arabera eta autonomia erkidegoen eta herialdeen arabera.
Pertsona bera hainbat taldetan egon daiteke aldi berean edo bakarrean, eta talde bakoitzean hainbat administratzaile ditugu poliziarekin eta osasun indarrekin harremanetan daudenak, logistika arazo osoa aurrera eramateko.
Gero eta hobeto antolatzen ari gara eta azkarrago mugitzera bultzatzen gaituzten harreman gehiago lortzen ari gara.
Espainiako lurralde osoa biltzen duen taldea honako hau da.
Zer egin duzue orain arte?
Lan guztia talde desberdinetan banatu dugu: Maskarak, kaskoak, betaurrekoak, eskuetarako heldulekuak, arnasguneak...
Diseinu baten onarpena jasotzen dugunean (balioztatzea osasun langileek eman behar dute), eguneratzen dugu eta guztiok hasten gara ekoizpen masiboarekin. Aurretik sortzen ditugun pieza guztiak esterilizatu egiten dira bidali aurretik.
"2.000 osasun material emango ditugu bihar"
Astelehen honetan 2.000 osasun material baino gehiago emateko asmoa dugu eta daukagun feedbackaren arabera berriro kalkulatu beharko dugu zenbat beharko genituzkeen hurrengorako, eta zenbat egunetan entregatu ahal izango genituzke.
Polizia eta osasun indarrekin ere harremanetan jarri gara sortzen ari garen material guztia banatu eta gai honekin zerikusia duen guztian laguntzeko.
Zeintzuk dira dituzuen beharrak helburuak lortzeko?
Lehenik eta behin, lasai egon. Taldean gero eta jende gehiago gaude eta kontuan izan behar dugu burura etortzen zaizkigun gauza guztiak ezin ditugula komentatu.
"30 lagun ginen hasieran eta orain 800 baino gehiago gara Euskal Herrian"
Talde bakoitzak bere eginkizunak ditu, eta edozein galdera dagozkien taldeetan ebazten dira. Hasieran 30 pertsona inguru ginen eta orain 800 baino gehiago gara Euskal Herrian eta 7.300 inguru estatu osoan, eta kopurua hazten ari da etengabe.
Gure helburua diseinuak ahalik eta azkarren balioztatzea da, baliabideak agortzen diren lekuetan gure bidez berriz hornitu ahal izateko, behintzat, zama berria jaso arte.
Diseinu bat abian jartzen den bakoitzean, itxaron egin behar dugu sanitarioek balioztatu dezaten, guk fabrikatu ahal izateko, beraz, ez du zentzurik internetetik dabilen diseinu guztiak inprimatzen hastea, gehienak ezin baitira erabili Covid-19aren aurka.
Osasun hornitzaileek egiaztatu ez dituzten interneteko diseinu asko daude, beraz, aholku gabe erreplikatzen dituzten pertsonak kontuz ibili behar dira, prebentzio neurriak betetzen ez dituztelako.