Laudioko enpresen %10 inguru, funtsezko produktuak saltzen dituzten komertzioak barne, ari ziren pasa den astean era normalean lan egiten, Apillek egindako inkesta baten arabera. Negozioen %25a zeuden abian zegoen, gutxieneko zerbitzuak eta telelana kontuan hartuta. Hortaz, herriko enpresen hiru laurden erabat itxita zeuden.
Galdetutako 40 enpresen artean % 42,5ek dagoeneko ERTEa eskatu zuten eta beste % ,5 eskatzekotan zegoen. Finantzazioari dagokionez, %72ak uste du urtean zehar finantzazioa eskatu beharko duela.
Kontuan hartu beharra dago galdetutakoen laurden batek bakarrik duela online bidezko salmenta egiteko aukera, eta horietatik %70k bakarrik promozionatzen duela bere edukia sare sozialen bidez. Dena den, galdetutakoen % 35ak online saltzeko ekimenetan parte hartzeko interesa duela adierazi zuen Apillen inkestan.