Laudioko Udalak gezurtatu du udaltzainek konfinamendu neurriak gogortuko dituztenik

Erabiltzailearen aurpegia
Laudioko udaltzain bat, artxibo irudi batean.

Laudioko Udalak azaldu du sare sozialetan zabaldu den audio bat ez dela egia.

Udalak gezurtatu egin nahi du WhatsAppeko audio ohar baten bidez helarazten ari den informazio bat, ustez Laudioko Udaltzaingoko agente baten izenean, non konfinamendu neurriak gogortzea aipatzen den, COVID-19, Koronabirusaren hedapena geldiarazteko deklaratutako Alarma egoeraren ondorioz.

Informazio hori faltsua da, eta hitz egiten duen pertsonak ez da Laudioko Udaltzaingoko agentea.

Beste behin ere, laudioar herritarrei eskatzen zaie udaleko iturri ofizialetan (web-orrialdean edo sare sozial instituzionaletan) argitaratzen den informazioari soilik erreparatzeko.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide