Laudiok bertan behera utzi ditu San Prudentzio eta Gardeako Santa Kruz jaiak

Erabiltzailearen aurpegia Laudioko Udala 2020ko api. 6a, 11:09
San Prudentzio ospakizunak Laudion. / Aiaraldea.eus

COVID-19, koronabirusaren hedapenak sortutako Alarmako Egoera adierazpena dela eta, eta horren ondorioz bizilagunen osasuna bermatzeko bermerik ez dagoenez, Udalak ofizial egin du apirilaren 28an egitekoa zen San Prudentzio eguna ospatzeko egingo ziren jai-ekitaldi guztiak bertan behera uztea.

Horren ondorioz, apirilaren 24ko danborrada txikia bertan behera geratzen da, eta bertan parte hartu behar zuten Laudioko ikastetxeetako ikasle guztiek. Era berean, danborrada ofiziala eta Rakataplak antolatutako ekitaldiak ere bertan behera geratzen dira, hala nola barraskiloen lehiaketa gastronomikoa.

Bestalde, Gardeako Santa Kruz jaien ospakizuna ere bertan behera utzi da, ostiralean, maiatzak 1, txupinazoarekin hasi behar baitzuten, asteburu osoan zehar luzatzeko.

Maite Cortazar Jai zinegotziak barkamena eskatu du Udalaren izenean “hartutako erabakiek, koronabirusaren osasun krisiaren ondorioz eta agintarien gomendioei jarraituz, ekar ditzaketen eragozpenengatik. Baina lehenik eta behin, eta garrantzitsuena, gure bizilagunen osasuna da, haiek ulertzea eskertzen diegu eta”.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide