Igandeko datuekin alderatuta, igoera txikia eman bada ere koronabirusaren positiboetan. Herri gehienek mantendu dute kasu kopurua. Salbuespenak izan dira Amurrio 3 gaixo gehiagorekin eta Aiara, kutsatu bat gehiago baitu.
Osakidetzaren azken txostenaren datuen arabera, 189 positibo jaso dira Aiaraldean; 75 Laudion, 58 Amurrion, 19 Urduñan, 14 Aiaran, 8 Artziniega, 10 Orozkon eta 5 Okondon.
Laudiok ez du Covid-19 kasu berririk izan azken 3 egunetan eta Urduñan, Artziniegan, Orozkon eta Okondon, ordea, 4 egun bete dituzte gaixo berririk topatu gabe.
Badirudi pandemiaren unerik latzenak martxoaren 25etik 29ra izan zirela. Egun horietan 74 positibo diagnostikatu zituzten. Azken 5 egunetan, ordea, 18 izan dira. Hau da, martxoko 5 egun horietan kutsatu guztien %39a identifikatu zituzten eta azken 5 egunetan, aldiz, %9,5a.
EAEn 9.021 dira kutsatuak guztira. 4.717 Bizkaian, 2.744 Araban eta 1.560 Gipuzkoan. Hildakoak 586 dira, hau da, gaixoen %6,5a.