Urriaren 18an egingo dute Josito Memoriala, ekainean beharrean

Izar Mendiguren Cosgaya 2020ko api. 10a, 09:04

Ekainean izan ohi da zita, baina urrira atzeratuko dute aurten. / Aiaraldea.eus

Ekainean ospatzekoa zen herri lasterketa, baina koronabirusaren ondorioz, urriaren 18ra atzeratu dute. 

Ekainaren 7an egitekoa zen Jose Manuel Fernandez Arza "Josito" omentzeko herri lasterketa. Zortzigarren edizioa izango da aurtengoa, eta ekainean beharrean urrian gauzatuko dute, Alberto Talledo antolatzaileak Aiaraldea komunikabideari adierazi dionez: "Ez dago bermatuta ekainaren 7an gune berdinetan horrenbeste jende elkartzeko aukera". 

700 lasterkarirentzat dago prestatuta proba, eta izen-ematea abian zegoen, atzeratzeko erabakia hartu behar izan dutenean: "Jendeak pandemiari beldurra dio eta apuntatzeari utzi dio". Hala ere, aldaketarekin ekimenari eutsi diote, "izen-ematea zabalik mantenduko dugu urriak 16 arte". 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide