Ekainaren 7an egitekoa zen Jose Manuel Fernandez Arza "Josito" omentzeko herri lasterketa. Zortzigarren edizioa izango da aurtengoa, eta ekainean beharrean urrian gauzatuko dute, Alberto Talledo antolatzaileak Aiaraldea komunikabideari adierazi dionez: "Ez dago bermatuta ekainaren 7an gune berdinetan horrenbeste jende elkartzeko aukera".
700 lasterkarirentzat dago prestatuta proba, eta izen-ematea abian zegoen, atzeratzeko erabakia hartu behar izan dutenean: "Jendeak pandemiari beldurra dio eta apuntatzeari utzi dio". Hala ere, aldaketarekin ekimenari eutsi diote, "izen-ematea zabalik mantenduko dugu urriak 16 arte".