Umeentzako sukaldaritza ikastaro digitala abiatuko da Laudion, “Etxean on egin” izenpean. Ikastaroa aste honetako eta hurrengoko asteazken eta ostegunetan egingo da, errezeta-bideoa 18:00etan udal webgunera igota. Ekintza hau Laudioko Udalaren eta Kokoriko Hezkuntza Fanktoriaren kolaborazioarekin atera da aurrera.
Beraz, gaur arratsaldean hasiko da ikastaroa eta prestatuko dituzte entsalada mistoa, berakatz zopa eta fruta entsaladarekin. Ostiral honetan, “Capresse” entsalada, falafela jogurt saltsarekin eta banana irabiatua egingo dituzte.
Datorren asteazkenean, apirilak 22, arrautza betezko entsalada prestatzen irakatsiko da ikastaroan, baita ilarrak urdaiazpikoarekin eta flanak ere. Azkenik, ostiralean, ziazerba eta mandarina entsalada, patatak errioxar erara eta trufak egingo dira.