Konfinamendua hasi zenean abiatu zen jatetxearen eta Gurutze Gorriaren arteko elkarlana. Toloko biltegia beteta zegoen, eta orduan bururatu zitzaien elikagai horiekin menuak egitea, egoera zaurgarrian dauden herriko familientzako.
Hogei familia baino gehiagori prestatzen dizkiete otorduak egunero, modu boluntarioan. Gurutze gorriko kideei pasatzen dizkiete gero, etxez etxe banatu ditzaten.