Senideek Aiaraldea hedabideari jakinarazi diote behargina Bilbon dagoela, mutuan, zauriak artatzen. Antza, istripua gertatu denean minutu ugari behar izan dituzte hanka makinatik askatzeko. Hala ere, langileak ez omen du ezer apurtuta.
Lan istripuek ez dute etenik Aiaraldean. Duela hiru egun eskas jazo zen azken lan heriotza, Luiaondon. Eskualdeari lotutako sei behargin hil dira urtea hasi zenetik. Horietako bi Tubacexeko langileak ziren. Tubos Reunidoseko langile batek ere ospitalean amaitu zuen apirilaren amaieran.
Tubacexeko beharginek gainera, behin baino gehiagotan eskatu dute segurtasun neurriak zorroztea:
Albistea eguneratzen joango gara informazio gehiago izan ahala.