Atzo istripua gertatu zen Tubacex enpresako lantegian Laudion. Hasieran, langileek pentsatu zuten ezbeharra larria izango zela, beharginaren hanka bat makina batean harrapatuta geratu baitzen.
Anbulantzia eta polizia fabrikan agertu baziren ere, zorionez, langileak zauri arinak izan zituen, eta medikuek artatu ostean atzo bertan etxera bueltatu zen.
Baja hartu behar izan du beharginak, mina baitu hankan. Hala ere, ez du hezurrik apurtu eta onik dagoela ziurtatu dio Aiaraldea Hedabideari.