Gizonezko bat atxilotu dute Laudion indarkeria matxista egotzita

Izar Mendiguren Cosgaya 2020ko mai. 16a, 22:53
Apirilean Laudioko eraso matxista salatzeko Mugimendu Feministak egindako ekimenetako bat. / Aiaraldea.eus

15:45 aldera atxilotu du Ertzaintzak gizonezko gaztea, emakumeak salatu ostean. Bihar 12:00etan mobilizazioa deitu du Laudioko Mugimendu Feministak, Alberto Acero plazan.

Indarkeria matxista leporatuta gizonezko gazte bat atxilotu du arratsaldeko lehen orduan Ertzaintzak. Poliziak berak baieztatu egin du atxiloketa, eta erasotuak jarri du salaketa, prentsa bulegoak zehaztu duenez. 

Lekukoek Aiaraldea Komunikabideari jakinarazi diotenez, 15:30 aldera bertaratu da polizia etxebizitzara. Bizilagunek iskanbila entzun dute atarian, segurtasun indarrak agertu baino ordu erdi lehenago. Akusatuarekin hitz egin eta gero,  gizonezkoa atxilotuta eraman dute.

Bihar elkarretaratzea

Mugimendu Feministak mobilizazioa deitu du biharko, erasoa salatu eta emakumeari babesa adierazteko. 12:00etan izango da ekimena Laudioko Alberto Acero plazan. Sare sozialetan zabaldu dute deialdia, eta segurtasun neurriak beteko dituztela ohartarazi dute.

Laudion konfinamenduan jazotako bigarren erasoa izan da, apirilean beste kasu bat egon baitzen. Aiaraldeko Mugimendu Feministak eskualdeko mobilizazioa egin zuen orduan:

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide