Bertan behera utziko dituzte aurtengo sanrokeak. Hala jakinarazi die udalak kultura eragileei, "osasun-agintarien gomendioak eta osasu publikoko irizpideak ikasi ondoren".
Tokiko erakundeak nabarmendu du ezinezkoa izango litzatekeela "jaien ohiko diseinua" mantentzea: "Jaiak guretzat bilera, koadrila, laguntza, partekatzea eta abar luze baten sinonimo dira. Beraz, eguneko egoeran ezinezkoa da beti bezala ospatzea", azaldu du Maite Kortazar jai zinegotziak.
Ekintzak antolatuko dira
Hala ere, zinegotziak nabarmendu du "ekintza txiki" ugari antolatu nahi dituztela, "denon artean baikortasunez aurrera egin ahal izateko".
Jarduera horietan osasun neurriak errespetatuko direla ziurtatu du Kortazarrek. "Hurrengo hilabeteetarako programa berezia disenatu nahi dugu, non ekitaldi ezberdinak gauzatuko diren".
"Kultura eta aisialdiko uda eta udazken laudioarrak" izena jarri diote ekimenari. Udalak eskerrak eman nahi izan dizkie jaietan parte hartzen duten eragile eta norbanako guztiei.