Bertan behera geratuko dira aurtengo Aretako jaiak, beharrezko segurtasun neurriak bermatzea ezinezkoa baitzen, jai batzordetik adierazi dutenez. Hortaz, urtero jasotzen dituzten diru-laguntzak COVID-19ak sortu dituen kalte sozioekonomikoak arintzeko erabiltzea eskatu dute.
Dena den, segurtasun neurriak bermatzen dituzten ekintzak antolatzeko asmoa plazaratu dute, nahiz eta momentuz ideia konkreturik ez dutela gehitu. “Egoera berrien eta aukeren arabera” erabakiko dute zer egin. Era berean, aldez aurretik planteatutako hainbat ekintza birmoldatzea ere dute buruan, erantsi dutenez.
Areta Trail, bertan behera
Bestalde, gaur goizean Facebook kontuan azaldu dutenez, Areta Trail kirol proba atzeratu egingo dute: "Pena handiz hartutako erabakia izan da, baina aurreikusi dugunez, aurten, ezinezkoa izango zaigu zuen eta gure segurtasuna bermatzea. Eskerrak eman nahiko genieke laguntzaile eta babesle orori eta batez ere zuei, lasterketa honen partaide zareten guztioi. Guztion arten lortuko dugulakoan , hurrengo urtean zuen zain izango gara. Mila esker eta animo!".