Laudioko Txosna Batzordeak oharra zabaldu du jakinarazteko aurten ezingo dutela txosnagunea orain arteko “formatu eta eskaintzarekin” aurrera eraman. “Azken asteetan, COVID-19ak sortutako krisi honek egoera eta ondorio txarrak eragin ditu hainbat alorretan”, azaldu du jai eragileak, eta elkartasuna helarazi nahi izan diete pandemiagatik kaltetuak izan diren pertsona guztiei.
Gauzak hala, “arduraz eta erantzukizunez” jokatzeko ordua dela uste dute Txosna Batzordeko kideek. Horregatik erabaki dute aurtengo jaietarako prestatzen zeuden eskaintza bertan behera uztea. Baina nabarmendu dutenez, “jai herrikoi eta parte-hartzaileen aldeko apustua” egiten jarraituko dute, eta hainbat ekintza antolatuko dituzte horretarako. Uda honetarako eskaintza posibleak baloratzeari ekingo diote horrela, “osasun eta segurtasun neurri guztiak bermatuta” betiere.
Hemen irakurri daiteke oharra osorik:
