"Mole” izena jarri diote Egino mendiko eskalada-eremuan zabaldutako bide berriari, Aitor Moleroren omenez.
Alfredo Hernandez eta Joxe Blanco laudioarrek zabaldu zuten bidea maiatzaren 31n eta ekainaren 10ean.
Bideak 165 metroko luzera du, V/A1ko zailtasuna, eta Doña Eusebia bezala ezagutzen den paretatik gora doa.
“Pasarte klabeak eta bilguneak babesteko 3 iltze, 2 txapa eta fisurero1 daude”, azaldu dute bi eskalatzaileek, eta 70 metroko sokak erabiltzea gomendatu diete bidea probatu nahi dutenei.

Aitor Molero Toro gazte laudioarra otsailaren hasieran zendu zen lan istripu baten ondorioz. Bere omenezko plaka jarri zuten hilabete horren amaieran:
Eskalatzailea zen Molero, eta horregatik jarri diote bide berriari bere izena.