Koronabirus kasu berria detektatu zuen Osakidetzak Laudion atzo. Hamar kasu berri topatu ziren guztira EAEn, 8 PCR testen bidez eta 2 serologia bidez. Horrez gain, hiru hildako egon ziren guztira erkidegoan.
Laudioko atzoko kasua azken bi asteetan eskualdean topatu den lehena izan da. Aurrekoa ekainaren 1ean detektatu zen Amurrion.
Osakidetzak plazaratutako datuen arabera, 23 pertsona hil dira Aiaraldea COVID-19aren pandemiaren ondorioz.