Datorren ikasturtea prestatzeari ekin diote Laudioko Berbots eukaltegiko kideek. “Gure helburu nagusia da urritik aurrera ohiko ikastaroekin segitzea, beti ere unean uneko osasun-neurrietara egokituta”, adierazi dute.
Gainera, 4 eta 5 orduko ikastaro trinkoak prestatuko dituzte uztailaeta irailerako. Astelehenetik ostiralera egingo dira saio horiek, “segurtasun -eta higiene-neurri guztiak” hartuz. “AEKn hasiak gara plan berezi bat osatzen; batetik, ez-ohiko egoera honetara guztiz egokitzeko; eta, bestetik urritik aurrera etor daitekeen guztiari irtenbiderik onenak topatzeko”.
946726722 telefonora deituta edo laudio@aek.eus helbidera mezu bat bidalita lortu daiteke informazio gehiago.
Ibilbide luze eta oparoa egin du Berbots euskaltegiak, duela 20 urte baino gehiago ireki baitzen: