Aiaraldea Ekintzen Faktoriak astebururo eskainiko ditu ikuskizunak Ekonomatuan. Laudioko Abasto plazan izango dira jarduerak. Iragan astean hasi zen emanaldi zikloa Igor Arzuagaren kontzertuarekin, eta bigarren txanda Leie Meie talde bilbotarrarena izan zen. Musikari gazteek euskal doinuekin girotu zuten iluntzea, terraza gunea bete-bete zela.
Datorren astean Iker Lauroba abeslaria izango da gonbidatua. Larunbatean izango da kontzertua.