Ostiralean Aiaran COVID-19ak kutsatutako herritarra detektatu eta gero, Osakidetzak beste kasu positibo bat baieztatu zuen atzo. Laudion kokatu dute gaixo berria.
Kasu horiekin Laudion 168 izan dira gaixotu diren lagunak pandemia hasi zenetik eta Aiaran, aldiz, 65. Berez, ostiraleko positiboak tenis kanpusa bertan behera uztea ekarri zuen.