Jon Gurrutxaga eta Urbil Artola igoko dira larunbat honetan -abuztuak 1- Aiaraldea Ekintzen Faktoriako Ekonomatuak Laudioko Abasto plazan jarritako oholtzara. Kateak diskoa aurkeztuko du bikote gipuzkoarrak arratsaldeko zortzietatik aurrera.
Esperientzia handiko musikariak dira Gurrutxaga eta Artola. Lehenak Arima Beltza taldean jo zuen. Bigarrena, aldiz, Sorotan Bele talde ezagunean aritu zen.
Ohikoan bezala, afaltzeko aukera eskainiko da emanaldian, eta taberna zerbitzua ere egongo da Ekonomatuko kideen eskutik.
Aiaraldea hedabideak zuzenean emitituko du kontzertua, orain arte egin direnekin egin bezala:
Irailaren 5era arte luzatuko da Faktoria Arrastiak dinamika. Larunbat honakoaz gain, beste sei emanaldi egongo dira: Asla taldeak joko du abuztuaren 8an, Anek eta Ainizek 14an, Ekizak 22an, Esne Potakek 28an, Peru Galbetek 29an eta Birkitek irailaren 5ean.
