Koronabirusaren pandemiak ez du etenik. Horren adierazle da atzoko osasun emaitzen txostena: 2 kasu berri detektatu zituzten Laudion. Aiaraldeko gainontzeko herrietan ez da gaixorik identifikatu.
Uztailaren 30eko frogen emaitzei dagokienez, 244 Covid-19 kutsatu ondorioztatu dira Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. 4930 PCR test egin zituzten, Osakidetzaren esanetan.
Eskualdeko bilakaera
Astelehenetik ostiralera 3 eri baieztatu dira. Aurreko astean, berriz, 8 izan ziren eskualdeko kasuak: 5 Laudion, 2 Amurrion eta bakarra Urduñan. Horrenbestez, azken bi asteetan 11 kasu identifikatu dira eskualdean.
Orotara, ordea, COVID-19ak hurrengo datuak utzi ditu eskualdean kutsatuen kopuruei dagokienez, pandemia hasi zenetik gaur arte:
- Laudio: 177
- Amurrio: 127
- Aiara: 65
- Urduña: 44
- Okondo: 7
- Orozko: 25
- Artziniega: 13
- Arakaldo: 0
- Arrankudiaga-Zollo: 0
- Aiaraldea: 446