"Faktoria arrastiak" dinamikaren barruan Jon Gurrutxaga elgoibartarra eta Urbil Artola hondarribitarrak kontzertua eskaini zuten atzo. Laudioko Abasto plazan izan zen emanaldia, Aiaraldea Ekintzen Faktoriako Ekonomatuak jarritako terrazan, hain zuzen.
Datorren astean Asla taldearen txanda izango da. Larunbatean izango da ikuskizuna, 20:30ean.