Asla talde bilbotarra arduratuko da larunbat honetako Faktoria Arrastia girotzeaz. Arratsaldeko zortzietan izango da kontzertua, Aiaraldea Ekintzen Faktoriako Ekonomatuak Laudioko Abasto plazan atondutako terrazan.
Gurutze Etxebarria eta Oier Aslak osatzen dute Asla taldea. Ahotsa eta gitarra baliatzen dituzte kontzertuetan, grabatutako abestietan instrumentu gehiago entzun daitezkeen arren:
Iaz argitaratu zuten lehen maketa, sei kantukoa. Euren hitzetan, “pop-rock” kutsuko musika egiten dute.
Ohikoan bezala, tokiko produktu ekologikoekin eginiko burgerrak eta pizzak afaltzeko aukera eskainiko da kontzertuan, eta barra zerbitzua ere egongo da.
Bost emanaldi eskaini dira dagoeneko Faktoria Arrastiak zikloaren barruan. Igor Arzuaga, Abereh, Leie Meie, Iker Lauroba & bere urtaroak, Jon Guruutxaga & Hurbil Artola igo dira Abasto plazako oholtzara
Datozen asteetan, aldiz, beste bost taldek joko dute:Ane eta Ainhizek, Ekizak, Esne Potakek, Peru Galbetek eta Birkitek:
