Hodei Oleagak astebete baino gutxiago itxaron behar izan du talde berrian hasteko. Izan ere, atzo Barakaldo CF klubak jakinarazi zuen bere atezaina izango dela laudioarra.
Oleagak azken urteak Athletic Clubeko diziplinan eman ditu, 2017/2018 eta 2018/2019 denboraldiak bigarren taldean egin zituen eta azken horretan hirugarren atezainaren tokia egokitu zitzaion askotan. 2019/2020 denboraldian Ibaiganeko klubak erabaki zuen Melillari lagatzea, 2. B mailan. Hala ere, denboraldi amaiera lehen taldearekin egin zuen, entrenatzaileak hala eskatuta.
Barakaldorekin 2. B kategoriara itzuliko da. Izan ere, Ezkerraldeko taldea brontzezko mailako klasikoa da. Laudioarrak Athletic Clubeko jokalaria izandako entrenatzailea izango du, Aitor Larrazabal, hain zuzen.