Laudioko Lanbideko bulegoan aritzen den behargin batek positibo eman du asteburuan COVID-19 birusaren proban eta, ondorioz, gaur ez dute egoitza ireki, protokoloa jarraiki.
Bulegoa desinfektatzeaz gain, gainerako langileak etxera bidali dituzte, eta berrogeialdia igaro beharko dute. Momentuz, erakundeak ez du erabaki noiz irekiko den zerbitzua, baina erabiltzaileek Lanbideko webgunea baliatu dezakete.
Gasteizko Zaramaga auzunean ere bulegoa itxi dute arrazoi beragatik. Hainbat hedabidek zabaldu dute albistea, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte politiketako Saileko iturriak aipatuta.