"Pandemiaren bilakaera ikusita, definitiboki bertan behera utzi behar dugu Josito Memoriala"

Izar Mendiguren Cosgaya 2020ko abu. 12a, 08:00
Iazko probako irudietako bat. / Aiaraldea.eus

Apirilean erabaki zuten proba urriaren 18ra atzeratzea, baina orain bertan behera utzi dute 2020ko Josito Memoriala. 2021eko ekainaren 6an izango da hurrengo edizioa.

Ekainean izan ohi da Laudioko Josito Memoriala herri lasterketa, 10 kilometroko luzeraduna. Udaberrian eman zuten data aldaketaren berri, berrogeialdian jarduera antolatzeko zailtasunak aurreikusi ostean.

Urriaren 18an egiteko asmoa iragarri zuten ordukoan, baina herenegun adierazi zuten publikoki alboratu egin dutela asmoa. Jose Manuel Fernandez Arzaren omenezko lasterketak zortzigarren edizioa zuen aurtengoa.

Izen-ematea egin dutenei dirua itzuliko diete, antolatzaileek sare sozialetan adierazi dutenez

"Ez saiatzeagatik ez da izan", azpimarratu dute sare sozialetan. Aitortu dutenez, esperantzarekin ekin zioten urrira data aldatzeari, "2020an ere gure lagun, zale eta lasterkariak omentzen jarraitzeko. Tamalez, ordea, pandemiaren bilakaera ikusita, definitiboki bertan behera utzi behar dugu Jose Manuel Fernandez Arza memorialaren zortzigarren edizioa".

Edozelan ere, 2021ean kirol proba prestatzeko konpromisoa aurreratu dute, "indar gehiagorekin, ahal bada". Data ere zehaztu dute: 2021eko ekainaren 6an izango da zita.

Izen-ematea burutu dutenei, berriz, dirua itzuliko diete, azpimarratu dutenez. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide