Ane eta Ainize bikoteak girotuko du ostiral honetako -abuztuak 14- Faktoria Arrastia. Arratsaldeko zortzietatik aurrera izango da kontzertua, Aiaraldea Ekintzen Faktoriako Ekonomatuak Laudioko Abasto plazan atondu duen terrazan.
Osterabe talde akustikoko kide ohiak dira Ainize Perez ugaoarra eta Ane Gonzalez arrigorriagarra. “Euskal abestiak jotzen ditugu, erreferentziatzat ditugun egileenak”, azaldu du Perezek. Erdaraz ere kanta “baten bat” jotzen dutela gehitu du musikariek, “baina abesti guztiek istorio edo kontakizunen bat dute atzean”.
Ohikoan bezala, Ekonomatuak tokiko produktu ekologikoekin eginiko afariak eta barra zerbitzua eskainiko ditu kontzertuak irauten duen bitartean.
Aiaraldea Hedabideak, aldiz, zuzenen emitituko du kontzertua, Aiaraldea.eus atarian. Hemen ikusi daitezke orain arte grabatutako emanaldietako batzuk:
Hurrengo kontzertuak
Beste lau emanaldiz gozatzeko aukera egongo da Abasto plazan datozen asteetan. Emanaldi guztiak izango dira arratsaldeko zortzietatik aurrera. Datorren asteko larunbatean -abuztuak 22- Ekiza igoko da oholtzara, Willis Drummond talde ezaguneko kidea:
Abuzturen 28n, aldiz, Esne Potak talde laudioarraren txanda izango da:
Peru Galbetek eskainiko du azkenaurreko kontzertua, 29n. Musikari donostiarrak Nor zar zu? Diskoa aurkeztu du, taldearekin:
Irailaren 5ean, aldiz, Birkit entzuteko aukera egongo da: