Aiaraldea Ekintzen Faktoriako kultur ekimenek aurrera darraite. Atzokoan Ane eta Ainize bikote musikariarekin gozatzeko aukera egon zen, produktu ekologikoak afaltzeko paradarekin batera.
Abuztuaren 22an, datorren larunbatean, izango da hurrengo ekintza. Hain zuzen, Jurgi Ekiza izango da gonbidatua. Emanaldia 20:30ean hasiko da, Laudioko Abasto plazako Ekonomatuko terrazan.