Osakidetzak plazaratutako txostenean azaltzen denez, atzo Laudion 3 kasu positibo berri identifikatu ziren, eta bat Artziniegan. Herenegun Urduñan kasu bat egon zen, baina ordutik ez dira eriak areagotu. Guztira, gaur arte 500 lagun gaixotu dira Aiaraldean pandemia hasi zenetik.
Orotara, atzo 6.617 test egin ziren, eta horietatik 510 izan ziren positibo eman zutenak Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Horietatik arabarrak 112 izan ziren, eta bizkaitarrak 292.
Gauzak horrela, herrika Aiaraldean detektatutako positiboen kopurua ondorengoa da pandemia hasi zenetik:
- Laudio: 199
- Amurrio: 132
- Aiara: 69
- Urduña: 48
- Okondo: 7
- Orozko: 27
- Artziniega: 18
- Arakaldo: 0
- Arrankudiaga-Zollo: 0
- Aiaraldea: 500