Jurgi Ekizak eskainiko du larunbat honetan kontzertua Laudioko Abasto plazan, Faktoria Arrastiak kultura dinamikaren barruan. Willis Drummond taldeko gitarra-jole eta abeslaria da Ekiza, baina bera bakarrik igoko da Aiaraldea Ekintzen Faktoriako Ekonomatuak atondutako oholtzara, bakarlari gisa sortu dituen abestiak jotzera.
Aiaraldea Hedabideak zuzenean emitituko du emanaldia, Aiaraldea.eus atarian. Kontzertuak iraun bitartean produktu ekologikoekin eginiko afariez zein barra zerbitzuaz gozatzeko aukera egongo da Abasto plazan.
Hurrengo bi emanaldiak, bertan behera
Hurrengo asterako bi kontzertu zeuden programatuta: Esne Potak talde laudioarrarena eta Peru Galbete musikari donostiarrarena. Baina biak ala biak geratu dira bertan behera, Laudioko jaietako datetan egitekoak zirelako eta udalak egun horietan toki publikoetan ekitaldiak antolatzeko baimenak bertan behera utzi dituelako, jende pilaketak ekiditeko.
Gauzak hala, irailaren 5ean jarraituko du Faktoria Arrastiak zikloak, Birkit musikari bilbotarraren eskutik: