Birkit taldearen lehen kontzertua, Faktoria Arrastiak zikloko azkena

Txabi Alvarado Bañares 2020ko ira. 6a, 08:00

Birkit arduratu zen Faktoria Arrastiak dinamika ixteaz. Birkite Alonso gasteiztarra buru duen taldearen estreinako kontzertua izan zen atzokoa. Ordubeteko saioa eskaini zuten musikariek Laudioko Abasto plazan jarritako oholtzan, dozenaka lagunen aurrean.

Modu horretan eman zaio bukaera ekainaren amaieran hasi eta uda osoan luzatu den Faktoria Arrastiak egitasmoari. Aiaraldea Ekintzen Faktoriako Ekonomatuak garatu du ekimena, tokiko produktu ekologikoekin eginiko afariak kultur emanaldiekin uztartuta. Igor Arzuaga & Julius, Leie Meie, Iker Lauroba & bere urtaroak, Ekiza, Abereh, Ane eta Ainize, Jon Gurrutxaga & Urbil Artola eta Asla taldeek eskaini dituzte kontzertuak.

Hemen ikusi daitezke emanaldi horietako batzuk osorik: 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide