Kultur sorkuntza Aiaraldean

"Deklinabideak" filma laburra hautatu dute Zinema ikustezina Nazioarteko Zine Jaialdian lehiatzeko

Izar Mendiguren Cosgaya 2020ko ira. 8a, 10:45

"Nor nori nork" dokumentalaren fotograma bat. / Esti Urresola

Nor nori nork (Deklinabideak) filma laburra Lamuzako Guraso Elkarteak sustatu zuen, Esti Urresola Solaguren zinemagilearen gidaritzapean.

Ikasturtea "gogotsu" hasi du Esti Urresola Solaguren zinemagileak. Sare sozialetan adierazi duenez, Zinema ikustezina Nazioarteko ZIne Jaialdian egongo da ikusgai bere lana. "Kulturartekotasun sailean hautatua izan da" zehaztu du. "Gure laburmetraiak giza eskubideen aldeko jaialdi honetan parte hartzea hunkigarria eta pozgarria da", adierazi dio Aiaraldea komunikabideari.

Laudioko Lamuza eskolako ikasleekin grabatu zuen ikus-entzunezkoa, eta kultur aniztasuna du ardatz. Hezkuntza zentroko guraso elkartearen laguntza izan zuen horretarako. Urriaren 15etik 22ra ospatuko da zinema jaialdi, Bilbon.

Aitortza ugari

Uneotan zuzendari eta gidoilari gisa ari da laudioarra lanean, 20.000 espercies de abejas lanarekin. Bere lehen filma luzea izango da eta momentuz garapen fasean dago. Horrez gain, La Incubadora de TheScreen ekimenaren hirugarren edizioan ari da parte hartzen, eta abuztuan  Atelier Premiers Plans-Angersen hautatua izan zen. "Tailer hau, zuzendari berriei bideratutako formakuntza-elkartze bat da. Bertan,  lehen mailako profesionalekin euren proiektuei buruz eztabaidatzeko aukera izan nuen beste 6 egoiliarrekin batera", erantsi du.

Laburmetrai berria, aurki

Horrez gain, laster estreinatuko du lan berria, Polvo somos izenburuduna. "Urte hasieran grabatutako azken pelikula da, postprodukzioaren azken fasean dago", aipatu du. Gasteiz inguruan filmatu zuen eta "berehala" ekingo dio banaketa faseari. Aktoreen artean Ilargi Molinillo laudioarra ere badago, "ilobaren paperean". Horrez gain, ondorengo antzezleak azaltzen dira: Jone Laspiur, Goize Blanco, Klara Badiola, Itziar Aizpuru eta Patxi Santamaria.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide